ikapp

2015-2016 ikaturteko hastapeneko saioa

2015-2016 ikasturteko formazio saio osoa dago hemen. PDF formatuan atxikituta dago nahi duenak modu txukunena inprimatu eta eskura izan dezan. Ala ere, dokumentuan Ikapp.info webgunera esteka eta erreferentzia asko dago.

Aurtengo formatuak, 2 eguneko saioa izango du. Aurreko urtetako erdia izanik, edukia laburragoa izango da ere. Baino ikastoletatik jasotzen ditugun eskariak kontuan hartuz egina dago eta eguneroko arazoei aurre egiteko nahikoa izango dela espero dugu.

2015-2016 hastapeneko formazioa

Ikono bilduma

Zenbait ikastoletan ikonoak sortzeko dauden arazoak iksuta, EHItik ikono bilduma bat sotu dugu. Ikono hauek zuen Ikapp webguneetan nahi duzuen modura erabil ditzakezue. SVG formatuan daudenez, edozein tamainatan jarrita ere, ongi ikusiko dira, arinak dira eta editatzeko erraztasun handia ematen dute.

Ikapp webgune berria

Eleizalde ikastolak Ikapp-en oinarrituriko webgune berria martxan jarri du. Webgunea ikusteko hona helbidea: www.eleizaldeikastola.net

Gogoratu ikapp-en oinarrituriko webgune gehiago daudela eta guztiak hemen zerrendaturik ikus ditzakezuela: www.ikapp.info/ikapp/webguneak

RSS - ikapp-era harpidetu