Eduki motak

Ikapp instalazio huts batean ondorengo eduki motak daude:

  • Artikulua: Berriak idazteko.
  • Bannerra: Bannerrak sortzeko. Banner guztiak bistaratzeko View: Banner: Block blokea sortua dago. Blokea regio konkretu batean jartzeko, blokeak konfiguratzeko pantailara joan.
  • Oinarrizko orria: Eduki estatikoz hornituko den web orria sortzeko.
  • Erreserba: Elementu erreserbagarri baten erreserba egiteko.
  • Ekintza: Egutegiko ekintzak sortzeko.
  • Fitxategiak. Eduki mota sinple honi esker fitxategiak modu erraz eta azkar batean partekatu daitezke. (Ikapp 1.13 bertsiotik auerrera.) Informazio gehiagorako ikus bere gida.
  • Foroko Gaia: Foroko atalean gai berria sortzeko.
  • Irudi bilduma: Argazki galeriak sortzeko.
  • Panela: Edukiak kudeatzeko baliagarria den panel berria gehitzeko. (Atarian orrian bat dago.)
  • Albiste buletina: Albiste buletin berria eskuz sortzeko.
  • Formularioa: Galdetegi berriak sortzeko.
  • Video: Eduki mota honi esker, Youtube eta Vimeoko bideo bidluma edo kanalak modu erraz batean sortzeko aukera dago.

Erabiltzailearen rolaren arabera, lasterbideen menuan dagoen Gehitu edukia botoia sakatuta eduki mota batzuk agertuko dira.