Oinarrizko kontzeptuak

Erregioak: Webgune batek dituen oinarrizko eremuak dira. Regioen kokapena eta tamaina themean definitzen da baino css bidez aldaketa txikiak egiteko aukera dago. Ez dago erregio berriak sortzeko aukerarik.

Blokeak: Regio desberdinetan kokatu daitezkeen eduki kaxak dira.

Edukiak (Node): Drupal 7ko eduki entitate bakoitza nodo (node) bezala ezagutzen da. Eduki mota desberdinak egon daitezkeen arren, eduki unitate bakoitza nodo bat izango da: artikulu, argazki bilduma, oinarrizko orri… eta bakoitzak bere identifikadore (id) propioa edukiko du.

Eremuak (Field): Nodo bakoitzak eremu (field) desberdinak izango ditu. Balio lehenetsiz denek izenburua eta gorputza izango dute. Eremu hauek mota desberdinetakoak izan daitezke, testuak, zenbakiak, datak, irudiak, fitxategiak… Nodo baten eremuak definituz sortzen dira eduki mota desberdinak.

Moduluak: Drupalen funtzionalitateak definitzen dituzten atalak dira. Hiru modulu mota daude:

  • Core (Nukleokoak): Drupal-en oinarrizko instalazioarekin datozen funtzionalitateak dira.
  • Contributed (Partekatuak): GPL lizentziapean, Drupal komunitateak sortu eta partekaturiko moduluak dira.
  • Custom (Pertsonalizatuak): Ikastolen behar espezifikoetara sorturiko modulu pertsonalizatuak dira.

Theme: Webgunearen oinarrizko itxura definitzen du. Bertan erregioak, koloreak, testu iturriak eta abar definitzen dira, oinarrizko html eta css batzuren bitartez. Ikapp aplikazioak Ikapp izeneko theme konfiguragarria dakar.

Drupal komunitateak theme desberdinak denon eskura jartzen dituen arren, ez dugu Ikapp ez den beste theme bat instalatzea gomendatzen. Hau egin ezkero, aplikazioa funtzionalitate batzuk theme berrian definituak ez dauden regioetan kokatzen saiatuko da eta erregio horiek existitzen ez badira, errorea emango du. Dena den, norbaitek hori egin nahiko balu, FTP kontu bat eskatu beharko luke. Gaur egun mugikorrentzako itxura eskaintzen ez dugun arren, horretan lanean ari gara responsive desing teknika erabiliaz.